XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Wonka jaunak berarentzat ere aulki bat jaitsi eta beste horrenbeste egin zuen.

- Oso beheraino jaitsiko gara - esan zuen -.

O, hainbeste jaitsiko gara!

Igogailua abiadura areagotzen zihoan.

Biraka eta kulunkaka ari zen.

Zakarki ezkerrerantz mugitu zen, ondoren eskuinerantz, gero berriro ere ezkerrerantz, beti beherantz, beherantz, beherantz eginez.

- Espero dudan gauza bakarra - esan zuen Wonka jaunak - gaur Oonpa-Loonpek beste Igogailua ez erabiltzea da.

- Zein beste Igogailu? - galdetu zuen Charliek.

- Gu goazen errail berberatik eta aurkako norabidean doana.

- Jainko laztana, Wonka jauna!

Elkar jo genezakeela esan nahi duzu?

- Gaur arte zorte izan dut, lagun maitea.

E! Begira harantz!

Bizkor!

Leihoan zehar, oso harrobi handia zela ematen zuena ikusi zuen Charliek iheskor, harri marroi ilunez egindako malda malkartsua zeukalarik, eta malda osoan zehar pika eta mailu elektrikoz ehundaka Oonpa-Loonpa ari ziren lanean.

- Gozoki gogorra - esan zuen Wonka jaunak -.

Gozoki gogorrak ateratzen diren munduko biltegirik handiena da hori.

Igogailuak ziztu bizian bidaiari jarraitzen zion.

- Jaisten ari gara, Charlie.

Gero eta beherago gaude.

Berrehun mila oin inguru jaitsi gara.

Kanpoan eskena bitxiak ikus zitezkeen, baina Igogailua hain ziztu bizian zihoanez, bakarrik noizbehinka erreparatzen zen zerbaitetaz Charlie.

Behin, urrunean alderantziz jarrita dauden kikarek ziruditen etxe nimiño batzu ikusten zituela pentsatu zuen, eta etxe artean kaleak zeuden eta Oonpa-Loonpak kaleetan zehar paseatzen ari ziren.